XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaun ain aberats, ain altsu ta goi arrek ondasun guztiak utzi zituanean, Europa guztia arriturik geratu zan, ta Euskalerrira bialdu zun Inazio Deunak.

Izugarrizko joera aundia euki zun Loyolara Borja'k.

Orregatik apaiz egin eta Loyolara etorri zan bere lenengo Meza ematera.

Kristalezko ate oyetan jayota, oraindikan or dituzu bere Meza-jantzi aberatsak.

Maitasun onen oroigarri, jesuitak belaxe egin zioten Borja Deunari eleizatxo au.

Gurutze-azpian daukagun arpegi-antz ori, berea da, Erroman il da berealaxe ateratakoa.

Leyoko apainketa oyek Borja'ren bizitzako bi gertaera adirazten dizkigute: Bata da Españako erregiñaren gorputz usteldua ikusi ta Jainkoagana zearo biurtu zan egunekoa.

Ta bestea da bere etxekoen azken agurra, jesuita sartu zan egunean.

Bi leyo tartean daukagu bere eskutitz edo karta bat.

Erlikien eleizatxoa Iñazioren bizi aldian leku au etxeko jantokia zan, uste danez.